viernes, 23 de noviembre de 2012

LITERATURA: BALIABIDE ESTILISTIKOAK I

Gaur klasean literaturan sartuta dagoen baliabide estilistikoak eman ditugu. Sarrera honetan piska bat azalduko ditut eta adibideak ere jarriko ditut. Ulertzen ez baduzue, komentarioetan esan eta beste sarrera batean dudak azalduko ditut.

BALIABIDE ESTILISTIKOAK DIRA IDASLEAK ERABILTZEN DITUZTEN TRIKIMAILUAK.

BALIABIDE FONIKOAK

Baliabide honekin idazleak, soinuekin jokatzen du.

Onomatopeia: soinu bat imitatuz sotutako hitza da. Adb:

Pausuak KRAX-KRAX
izotzaren gainean.                                         

Onomatopeiekin soinu baten soinuak azaltzen dira.

Aliterazioa: Hots bat edo soinu bat errepikatzea da.

Motorra rra-rra 
burnizko urruna
urrunka datoz.

Sentzazioa erakuzten du.

BALIABIDE MORFOSINTAKTIKOA

Baliabide honekin idazleak hitzen ordenarkin jokatzen du.

Anafora: esaldi edo bertso ezberdinen hasieran hiz bat do batzuk errepikatzen dira.

BADAKIT txorakeria dela
baina jakin nahi dut.

BADAKIT txikikeria dela
baina maite zaitut.

Anafora honetan BADAKIT hitza errepikatu da bertso desberdinetan.

Paralelismoa: Sintatiko berbera errepikatzen da.

Mikel berandu ailegatu da - IZENA, ADBERBIOA, ADITZA.
Neska goiz etorri da - IZENA, ADBERBIOA, ADITZA.

Ikusten den bezal beltzitutako hitz sintatikoak berberak dira baina beste batzuk erabiliz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario