Euskaraz


Euskararen doodle-a

basquedoodle
Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE) Eusko Ikaskuntzaren baitan 1949an sorturiko ekimena da. Eta Elkarteak, XXI. mendean, gizarteko aldaketa eta erronka berrietara egokituz, gogo biziz eusten dio euskal hizkuntzari bere lan arlo guztietan.
Nestor Basterretxeak, euskal artistak, 2005ean diseinatutako ENE logoa da, bestalde, urteroko ospakizunaren identifikazio ikurra.
animaliak
Euskal hizkuntzaren unibertsaltasuna aldarrikatzen du.
===================================
Aurten, Eusko Ikaskuntzak euskarari bere ikusgarritasuna eman nahi dio. Sarean, nazioarte mailan adierazle nagusi den Google bilatzailean, euskarak bere ikur propioa izan dezan eskatu dio Eusko Ikaskuntzak Google-i. Baina eskaerak pisua har dezan eta Google-ek benetan abenduaren 3an euskal doodle-a edo ikurra jar dezan zuen guztien atxikimenduak behar ditugu.
Urriaren 30ean hasita abenduaren 1era arte Euskal Doodle-a edo ikurra izatearen alde atxikimenduak jasoko dira, eta abenduaren 2an jasotako guztiak Google-i bidaliko zaizkie.
Gainera, esker gisa, atxikimendua ematen duzuen guztien artean HABEren 2013ko agendak eta egutegiak zozketatuko dira, eta horien irabazleen izenak abenduaren 3an ezagutara emango dira.


DENOK BATERA IA LORTU EGITEN DUGUN!!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario